
Iaz bezala, aurten ere Lizarrako Berdintasun Sailak “Zer da maitasuna” lehiaketa antolatu du. Bertan 14 urtetik goitiko hiritarrek parte hartu ahal dute, euskaraz zein gaztelaniaz eta gehienez hiru esaldi aurkeztu ahalko dira. Irabazlearentzako 30€ko saria izanen da eta accesit bat ere izanen da, zinemarako bi sarrera. Esaldiak hartzeko epea 2014ko otsailaren 12an amaituko da eta emaitza 14an plazaratuko da. 2012ko lehiaketako slogan irabazleak: “Maitasunean itsuak, bizitzan eutsiak” eta “Muxu batean jakingo duzu isildu dudan guztia” eta 2013koa “Zure maitasunak bizia ematen dit, baina zu gabe ez naiz hilko“.
Esaldiak helarazteko: areadelamujer@estella-lizarra.com epostan, 948548237 telefonoan, blogean edota facebookeko kontuan. Esaldiekin batera datu pertsonalak eman beharko dira. Azkenik, hemen dituzue 2014ko lehiaketaren oinarriak.



