Txokolipuinak asteazkenean: Izaskun Mujika ipuin kontalaria

Ines Bengoa 2013ko urriko saioan
(Ines Bengoa 2013ko urriko Txokolipuinen saioan)

Datorren asteazkenean, urtarrilak 29, arratsaldeko 18:00etan ohi bezala Txokolipuinen saioa izanen dugu Lizarrako La Bota Elkartean. Oraingo honetan Izaskun Mujika antzezlea eta narratzailea izanen dugu gure artean. Saioa Haur Hezkuntza 3 eta Lehen Hezkuntza 1-2 mailetako haurrei zuzendua dago.

Berau Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen Arte Dramatikoko ikasketak eta antzerki talde askorekin aritzen da lanean, Atikus eta Pasadas las 4, besteak beste. Joko dramatikoko irakaslea izana Nafarroako Antzerki Eskolan eta Lehen Hezkuntzako zentroetan. Ingumak antzerki taldeko sortzaileetakoa da. 2000an hasi zuen bere ibilbidea narrazioaren munduan, berekin maleta bat besterik ez zuela. Geroztik bakarrik, edo eta elkar lanean, Nafarroako nahiz Euskalerriko liburutegi, ludoteka eta ikastetxeetan aritu da ipuinak kontatzen.


Ines Bengoa 2013ko urriko Txokoliupinetan

Aurreko artikuluaUrte berria … asmo berria! Lizarraldeko euskaltegiko neguko matrikulazio kanpaina
Hurrengo artikuluaLizarraldeko eta Izarbeibarko urtarrilaren 27tik otsailaren 9rako euskal agenda