Urte berria … asmo berria! Lizarraldeko euskaltegiko neguko matrikulazio kanpaina

Urte berria asmo berria

Euskaltegiek urte osoan zehar dute haien atea irekita eta nahiz eta talde gehienak ikasturte hasieran sortzen diren, ikasle berriak ikasturte osoan zehar agertzen dira. Gainera, ohikoa da urte naturala hastearekin batera, 2014a aurten, talde berriren bat ere sortzea. Hori dela eta Lizarraldeko euskaltegiak kanpaina abiatu du matrikulazio berriei begira eta, bereziki, eguerdian Hasiera Maila talde bat sortzeko asmoarekin.

Eta, zer esan euskaltegiaz eta euskara ikasteko prozesuaz? Lau zertzeladatan, hizkuntza aniztasunaren balorea indartu, ordaintzeko erraztasunak (bekak eta bestelako erraztasunak), emaitzak (bi ikasleri elkarrizketa, 3. urtea euskaltegian), irakurzaletasuna, kultura, asteburuko barnetegiak, familia transmisioa … baina hobe duzu etortzea eta kontatzea.

Lizarraldeko euskaltegiak duen ordutegi eskaintza ikusteko klikatu hemen.

urte berria asmo berria

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena