Ostegunetik hasita, egitarau oparoa Izarbeibarren

egitaraua

Hiru egun bete Izarbeibarren. Ostegun honetan “Sahara gure bihotzean” hitzaldia izanen dugu Garesko liburutegian 19:30ean. Aste osoan zehar Sahararen inguruko argazki erakusketa izanen da liburutegian. Ostiralean berriz Mintza-afaria izanen dugu Utergan euskaltegiak antolatuta. 20:00etan hasiko da afariaren prestaketa eta interesaturik baldin bazaude Izarbeibarreko euskaltegiarekin hitz egin behar duzu. Azkenik, ostiral eguerdian, Garesko Udaletxeko Erabilera anitzeko aretoan, Euskararen egoera Garesen eta Nafarroan solasaldia izanen dugu.

Aurreko artikuluaUdazkeneko Errigora otzarak ostegunera arte salgai. Lizarran jada 36 dira.
Hurrengo artikuluaRuper Ordorika larunbatean Iturriagan