
(Diario de Noticiaseko argazkia, Lizarra eta Izarbeibarko izen emate kanpaina)
2013ko ikasturteari hasiera eman zaion honetan Lizarrako eta Garesko euskaltegien matrikulazio-kanpainaren emaitza ekarri dugu hona. Honi loturik, jakin nahi izan dugu gure eskualdean egoera zein den. Horrela, Izarbeibarren 13 talde eta 105 ikasle ditugu, iaz garai honetan baino bi talde eta 25 ikasle inguru gutxiago; hala eta guztiz ere, talde kopuru altua. Lizarraldean berriz 11 talde (+ autoikaskuntza) eta 126 ikasle, iaz garai honetan baino bi talde eta 27 ikasle gehiago; zorionak aurten izena emandakoei, urte bizia duzue aurretik. Iazko izen emate datuen albistea hemen.
Oraindik garaiz zabiltzate euskaltegian izena emateko edota jendea euskaltegira animatzeko, Izarbeibarren gainera azken taldeak osatzeko jendearen bila dabiltza (ikusi Garesko Auzalan webgunean). Martxan jarri diren klaseak, ordutegiak, ikasgela-lekuak eta haien ezagutza-mailak ondoko estekatan dituzue:
Errobi euskaltegiko ordutegiak (Izarbeibar eta MaƱeruibar).
Beinat Etxepare euskaltegiko ordutegiak (Lizarraldea).



