Lizarrako euskaltegiak, AEKko ohiko eskaintzaz gain, ikasturteko programazioaren baitan asteburuko barnetegiak eskaintzen dizkie ikasleei. Euskaltegiko ikasgela tipologia begiratuta, arratsalde-gaueko ikasleak %43 izan ditugu azken urteotan, eta guraso-taldeetakoak, %28. Kopuru apalagoa, baina esanguratsuak ere, ditugu autoikaskuntza ikasleak, %13 eta herrietan sortutako klaseetakoak, beste %13. Ikasle kopuruei so eginda, bi asteburuko barnetegi eskaintzen zaizkie, bata barnetegi arrunta, aurten Lekarotzen egina, eta bigarrena famili edo transmisio barnetegia.
Transmisio barnetegian, asteburu oso bat euskaraz egiteaz gain, helburu dugu guraso eta haurren arteko harreman euskaldunean laguntzea. Hori dela eta, jolasak, klaseak, tailerrak … oro har barnetegi osoa, familia barruko harremanari begira diseinatzen da. Esperientzia ederra izaten da familiendako, eta horren erakusgarri, esker ona adieraziz haurrek egindako ormirudia: