D eredu berriak irekiko dira 2027an?

2026ko udazken hasiera honetan ezagutu dugu PSNk eta EH Bilduk D eredu berriak zabaltzeko akordioa sinatu dutela, 2027ko aurrekontuen negoziazioaren barruan.

Akordio honen mamia, poztasuna eta zalantzak aztertu aurretik, ezin esan gabe utzi: nork hurbilen duen eskola publikoan euskaraz ikastea eskubidea da, ez aurrekontu batzuen inguruan negoziatzen den zerbait. Hori esanda, zorionak EH Bilduri negoziazioaren mahaira ekartzeagatik.

Asteotako albiste sortaren hautaketa:

  • Urriak 21, Berria egunkarian: D eredua Villatuertako eta Arroizko eskola publikoetara zabaltzeko eskatu dute bi herri horietako udalek. Lehen albistea, Lizarraldeko alderdi sozialistan pisu nabarmena duten bi udalerriren eskaera, Arroitz aurrena eta Villatuerta jarraian: D eredua ezar dadila beren eskoletan. Biak PSN, eta bietan alkateek kargua berehala uzteko asmoarekin. Arroizkoa PSNren Espainiako kongresurako zerrendaburu izateko.
  • Urriak 30, Berria egunkarian: Legealdiko azken aurrekontuak hitzartu ditu Nafarroako Gobernuak EH Bildurekin. Aurreko albistearekiko bi nobedade: Batetik, Arroitz eta Villatuertaz gain Mendabia, Obanos, Urrotz-Hiria eta Dikaztelu aipatzen dira, eta bestetik, eskaera horiei «behar bezala» erantzungo diela gobernuak.
  • Azaroak 4, Diario de Noticias egunkarian: Acuerdo entre el Gobierno y EH Bildu para llevar el modelo D a seis localidades navarras en 2027-28. Diario de Noticiasen albiste honetan egindako akordioaren konpromiso zehatza argitaratzen da: “El Departamento de Educación atenderá adecuadamente las nuevas demandas de modelo D (Arróniz/Arroitz, Mendavia/Mendabia, Obanos, Urroz Villa/Urrotz, Villatuerta y Dicastillo/Dikaztelu y los demás que le consten al Departamento) e implementará ese modelo aplicando el protocolo y la Orden Foral para el cambio del mapa escolar, en los municipios solicitantes para el curso 2027-2028, siguiendo la normativa vigente sobre este tema”.

Eta zein da, bada, indarrean dagoen legedi hori?

Bestalde, interesgarria da une batez pausatzea Mendigorrian D eredua irekitzeko 2020an Legebiltzarrean aurkeztu zen mozioan:

  • Hezkuntzako kontseilariak, D ereduko lerro bat irekitzeari uko egitearen arrazoia azaltzean, 41/2016 Foru Agindua aipatu du zenbaitetan, non oro har ezartzen baita zortzi ikasle behar direla D ereduko lerro bat irekitzeko.
  • Baina foru agindu horrek, izatez, eremu ez euskalduna baino ez du aipatzen, eta Mendigorria eremu mistoan dago 2017tik aitzina, urte horretan aldatu baitzen Euskararen Foru Legea. Hortaz, Mendigorriari aplikatu beharreko irizpideak Euskararen Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoak lirateke. Hauxe, hain zuzen ere:
      • 25. artikulua. Irakaskuntza eremu mistoan:
        1. Euskara irakaskuntzan sartzea mailaz maila, gero eta gehiago, eta nahikotasunez eginen da, ikastetxeetan eskatzen dutenendako euskarazko irakaskuntza duten ereduak sortuz.
        2. Hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan euskara irakatsiko zaie nahi duten ikasleei, eskolatzearen bukaeran euskararen ezagupen nahikoa izan dezaten.

Egoera honetan daude lau udalerri: Dikaztelu, Obanos, Urrotz hiria eta Villatuerta. Laurak eremu mistoan 2017ko lege aldaketaren ondotik.

Gainera, honako bi iritzi artikuluak zinez interesgarriak dira:

  • 2026ko azaroaren 4an STEILASen izenean egindako iritzi artikulua: Euskararen aldeko apustua D ereduko lerroak irekitzetik haratago doa.
  • 2020ko apirilean Nekane Lasa eta Mikel Larrazaren iritzi artikulua: Mendigorria, cuestión de voluntad. Artikulugileak Iruñeko San Francisco IP eta Bernart Etxepare IPren zuzendariak ziren eta NIZEren izenean idatzi zuten (Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen zuzendarien elkartea). 2020ko artikulua izanik ere, Mendigorriko kasu zehatzaren inguruan, egun aurki daitezkeen oztopoen gainean xehe aritzen dira. Hemen laburpena:
    • 41/2016 Foru Aginduari dagokionez: (1) eremu ez euskaldunari dagokio (Villatuerta, Urrotz hiria, Obanos eta Dikaztelu eremu mistoan daude) (2) landa eskolek ez dute gutxieneko ratioa (Mendabia salbu, guztiak dira landa eskola) eta (3) Aginduak ratioa ezartzeko baliatutako argudioa ez da egokia: “Lo que dice es que como norma, el Departamento establece una ratio máxima de 16 alumnos si se une alumnado de dos edades diferentes, por lo que si pasan de 16, automaticamente deberían ser dos aulas. Cogiendo esta ratio máxima, lo dividen entre dos, siguiendo una sorprendente lógica, para establecer que la ratio mínima sea 8. Es decir, utilizan la ratio máxima, para establecer la mínima cuando se trata de abrir una línea nueva. Es, a todas luces, un despropósito.“
    • 80/2019 Foru Dekretuari dagokionez, eskoletako mapen inguruan: “Esta reordenación crea situaciones contradictorias, ya que permite que en alguna localidad se obligue a transportar alumnado de modelo D, pero no hacerlo con el alumnado de modelo A/G, cuando está previsto que la demanda en euskera supere a la de castellano en breve, como ocurre en Mendigorria. ¿Tiene más derechos un único alumno que pide un modelo que se mantiene en el centro, frente a seis que piden otro modelo que se tienen que ir? En NIZE creemos que son ambos los que deben estar en su entorno y su realidad, ya que creemos acérrimamente en una educación integral y cercana, porque se responde de una manera más efectiva a cada necesidad.”
    • Are, Foru Dekretuan berean bada artikulu zuzentzaile bat, justuak ez diren egoerak zuzentzeko: “2. artikulua. 5. puntua Hezkuntza Departamentuko kontseilariari ahalmena ematen zaio honako hauek jasotzen dituen administrazio-espedientea izapidetu eta onesteko: ikastetxeen osaera aldatzea, ikastetxeak bateratzea, ikastetxeen eta hezkuntza-ildo eta -unitateen atxikipenak aldatzea edo antolaketaren beste edozein alderdi aldatzea, salbu ikastetxeak sortzeko edo kentzeko.“

Sortzen diren galdera batzuk:

  • Protokoloaren arabera, mapa aldatzeko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1etik irailaren 20ra irekiko da. Beraz, lehen galdera: 2026 urteko epea pasata, eskaerak 2027an aurkezten badira, 2027-2028 ikasturtean irekiko lirateke D eredu berriak?
  • 80/2019 Foru Dekretua aldatzeko Hezkuntza Kontseilariak bere ahalmena baliatuko du lehenbailehen administrazio-espedientea abiatzeko?
  • Ez dirudi 41/2016 Foru Agindua aplikatzen zaienik eremu mistoan dauden udalerriei, beraz, zer baldintza bete behar dituzte?
  • 41/2016 Foru Agindua aplikatu behar den kasuetan, 8ko ratioa erabiliko da jakinik D eredu berri bat irekitzearen zailtasuna eta jaiotza-tasaren apaltzea?
  • PAI programarekin ezarriko dira D eredu berriak?
  • Zer gertatuko da beste eskolekin, esaterako Corellakoarekin? Corellako eskolan eta institutuan D eta A ereduei jarritako trabak salatu ditu guraso talde batek.

Edozein modutan, gomendio orokorra beren herrian D eredua nahi duten herritar eta gurasoei: ez itxaron agintarien erabakiei. Baliteke aurretik ez zegoen aukera-lehio bat ireki izana, baina agintariek ez dute lehio hori gurutzatuko familia eta herritar antolatuak ez badira atzean bultzaka. Are gutxiago tartean PSN baldin badago eta interes eta epe elektoralistak tartean badaude (azaroaren 29an Espainiako hauteskundeak, 2027ko maiatzean udal eta foru hauteskundeak).

Aurreko artikuluaIgandean animazio filma: Gungo eta harpetar jokoak
Hurrengo artikuluaAzaroaren 20an Gaupasa Kluba Ino liburudendan