Elkartasun ekimenak martxan dira, herrigintzatik eta beharretik abiatuta, auzolana eta elkartasuna bidelagun, herritarrei deia egiten diete Ager eremuko euskalgintzak eta Zuberoako ikastolak. Bietan behar gorria eta elkartasun egarri tokiko euskalgintzako eragileek bultzatzen duten elkartasun kanpainak dira.
Ikaskoli Xiberoko ikastolek bultzatzen dute, 2003tik tokiko ekoizleen saskiak saltzen dituzte bi ikastola horien lana finantzatzeko: Eperra eta Basabürüa ikastolak. Zuberoako ikastolak, Ikaskoli ekimena:
- Ikaskoli epea: Azaroaren 22ra arte.
- Ikaskoli eskaera bideratzeko eta informazio gehiago: https://ikaskoli.eus/
Errigora ere, gazteagoa izanik ere, aspaldiko ezaguna dugu eskualdean. Errigora epea: Azaroaren 12ra arte. Errigora eskaera bideratzeko eta informazio gehiago: https://www.errigora.eus/
Errigorak Ebro ibar zabala eta haren hiru adar nagusien (Ega, Arga eta Aragoi ibaiai) lur eremu zabala ongarritzen du, Ager eremu horretan epe luzeko aldaketa eraginez:
- Harreman ekonomikoaren sustapena: Agerreko kalitatezko ekoizleen eta Euskal Herriaren artean, batetik ekonomia jasangarria bultzatzen da, bestetik Euskal Herria ardatz duten harreman sareak sendotzen dira eta azkenik, euskararen sustapena bizi baldintzen hobekuntzaren ideiari lotzen zaio.
- Tokiko euskalgintzako eragileei babes ekonomikoa: AEK, Sortzen, Ikastolak, Agerraldia.
- Agerraldia “adar” propioa elikatzea, Ager eremuaren saretzea.
- Auzolanaren kulturaren sustapena.
Ager eremua, Errigora





