Honakoa bosgarren urtea izanen da Lizarra Ikastolak Gau Beltza antolatzen duela Lizarran, eta ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatuko dira. Besteak beste, ostegunen eskulan tailerrak haur zein gurasoentzat, eta larunbatean festa handia.
Egitaraua, Santiago plazan:
- 17:30ean Santiago plazan: Fotokola, aurpegi margoketa, beldurren txokoak, maskaren txokoa, Kantuz, dantza.
- 18:00etan mikroipuinak txokolatea (ekarri edalontzia) eta tailerrak.
- 18:45ean kalejira Santiago plazatik abiatuta.
- 19:00etan Larraiza dantzan, Kuia saltoa, Kantuz, beldurrak erre eta txokolatada.




