Lizarra eta Tuterako merindadeen arteko auziaren ebazpenak 50 urte bete ditu

Lizarra eta Tuterako merindadeen arteko auziaren ebazpenaren 50. urteurrena (1976) ospatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak mikroerakusketa antolatu du.

1970ean, hamar urtean behin egiten zen biztanleria-erroldak agerian utzi zuen Tuterako merindadeak (75.850 biztanle) Lizarrakoa (65.420) gainditu zuela. Gertaera hori, jakin-min demografiko hutsa baino harago, gatazka berezi baten sorburu izan zen; hau da, Tuterako merindadeko udalerriek, Erriberako hiriburuko alkatea buru zutela, Nafarroako Foru Aldundi Probintziala osatzen zuten 7 diputatuetatik 2 aukeratzeko eskubidea zegokiela aldarrikatu zuten, eta ez, 1839az geroztik gertatu zen bezala, Lizarrako merindadeari.

Eztabaida horren ebazpena ez zen 1976ra arte iritsi, eta haren ondorioek eragina izango zuten Trantsizioan abian jarritako foru erakundeen erreforma eta demokratizazio prozesuan, 1982an Foruaren Hobekuntza onartzearekin amaituko zena.

Mikroerakusketa hori Errege Artxiboan bisitatu daiteke edota haren webgunean online, esteka honetan.

Aurreko artikuluaOstegunean “Euskaltzaletasunaren hariak Lizarran, gazteen artean” hitzaldia
Hurrengo artikuluaUrrian zehar eman izena Mintzakiden eta egin mintzapraktika!