Datorren asteburuan helduentzako zinema: Inurri itsuak

Datorren asteburuan, urriaren 9tik 12ra, Inurri Itsuak filma Lizarrako Los Llanosen. Osotara bost saio ostiraletik astelehenera sakabanatuta. Gogoratu astelehena dugula ikuslearen eguna.

Ordutegiak eta sarrerak Los Llanos webgunean.

Sinopsia: Bizkaia, 1930. Denborale gogor baten ondorioz, barruan ikatz tonak dituen itsasontzi ingeles bat enkailatuko da. Gauean zehar, Algortako herritarrak kostaldean pilatzen dira urre beltza berreskuratzeko. Sabas Jaureguik zorte-kolpe bat bezala ikusten du; Josefak, bere emazteak, zantzu txar bat bezala. Bere erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek ekaitzera eramaten ditu seme-alabak. Familiak edozer egingo du negutik salba ditzakeen edo betiko kondena ditzakeen ikatza babesteko.

Aurreko artikuluaUrrian zehar eman izena Mintzakiden eta egin mintzapraktika!