Larunbatean bisita gidatua Museo Etnologikoan

Datorren larunbatean, irailaren 26an 17:00etan doako euskarazko bisita gidatua ‘Julio Caro Baroja’ Nafarroako Museo Etnologikora. Museoa Lizarrako Merkatondoa industriagunean dago, 13. zenbakian, 4. nabean.

Deskribapena: Jarduera honetan, ‘Julio Caro Baroja’ Nafarroako Museo Etnologikoaren bilduma, instalazioak eta zerbitzuak ezagutzeko aukera egongo da.

Informazio gehiago eta izen-emateak: 948 553 556 telefonoan (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30era) edo museo.etnologico.navarra@navarra.es posta elektronikoan.

Aurreko artikuluaLarunbatean Lizarran Kantuz