IHEO-k (Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak) euskara eskaintzen du Lizarran. Aurten, Hasiera Maila (A1) eta horren jarraipena (A2) eskainiko ditu BHI Lizarraldean.
Dagoeneko eskuragarri dago 2026-2027 ikasturterako onarpen prozesuari buruzko informazio guztia. Baldintzak eta onarpen-prozedura LOTURA honetan kontsulta ditzakezu. Irakaslea Mkel Otxotorena Zabaleta da eta eskolak astearte eta ostegunetan emango dira. Bi ikasmaila aukeran:
- A1 maila 16:30 – 18:45 (aldez aitzinetik deus jakin gabe euskara ikasten hasi nahi dutenendako)
- A2 maila 18:45 – 21:00 (iaz A1-en ibili zirenei jarraipena emateko)
Tasak: Hizkuntza Eskolan aurretik ikas dutenendako (berdin da zein hizkuntzatan, eta berdin da Lizarran edo Iruñean izan den), matrikula 105,64 eurokoa da; IHEOn lehen aldiz izena ematera etortzen direnendako, berriz, 135,88 eurokoa.”
Lizarrako taldeetan matrikulatzeari buruz, lotura honetan informazio gehiago. Adi! aurrematrikula, irailaren 20ra arte. Ondoren, irailaren 21ean goizeko 10:00etan jakingo dugu aurrematrikularen emaitza. Azkenik, matrikula gauzatu beharko da, irailaren 22an (10:00etatik aurrera) eta 23an.
Iaz, Hizkuntza Eskolak Lizarran banatutako eskuorrian, besteak beste honakoa zioen: “IHEOk irakaskuntza publikoa, kalitatezkoa eta hurbila ez ezik, prezio ezin interesgarriagoak ere eskaintzen ditu.”





