Festaurrekoak. Gareanekin Jai-Alai: KILIKIEN TAILERRA
2026/07/28 // 19:00 - 21:00

Festak hurbiltzearekin batera Gareanen eskutik zenbait ekitaldi antolatuko dira. Hala, lehena, uztailaren 28an buruarinak sortzeko tailerra. Saioa 19:00eta hasiko da eta ordubete pasa iraungo du. Ohi bezala, Los Llanoseko Intxauspe txokon izanen da, Lizarra Ikastola eta Los Llanos Kulturagunearen artean.
Bost eta hamabi urte bitarteko haurrek parte har dezakete eta 5-9koek helduren baten laguntza beharko dute. Ezinbestekoa da aldez aurretik izen ematea, eta izena emateko epea uztailaren 12an amaituko da, larunbatean. Prezioa 7 euro dira eta formulario bidez egin behar da. Datozen egunotan argitaratuko dugu inprimakia.
Izena ematearekin batera egin nahi den buruarina adieraziko duzue, antolatzaileek beharrezko materiala ekarri dezaten.