Ostegunean San Joan Su Ttikia ipuin-kontaketa musikatua

Datorren ostegunean, ekainaren 25ean, SAN JOAN SU TTIKIA ipuin kontaketa musikatua izanen dugu Lizarrako, 19:30ean ur gazia putzuaren ondoan (udal igerilekuen ondoan). Saioa hiru urtetik aurreragoko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta eta Ameli eta Xirrikituen Jostunek gidatuko dute.

Gau ederra dugu San Joan gaua, espiritu txarrak, beldurrak eta kezkak gainetik kentzeko aparta. Guk baditugu egun honen baitan gertatu ziren zenbait istorio eder. Horiek entzunez suaren bueltan sortzen den goxotasuna eta berotasuna partekatuko dugu. Magia, emozioa, istorioak, musika. Ur gaziaren putzuaren ondoan San Joan su txikia piztuko dugu eta horrekin haurren gogoak elikatu esna daudela amestuz.

Aurreko artikuluaEuskaraz bizitzeko behar den dena. Elkarretaratzea eta herri argazkia
Hurrengo artikuluaAsteartea azken eguna Lizarrako Euskaraz Kilikan izena emateko