Ekainaren 9an, asteartearekin, 19:00etan herri argazkia eginen dugu Lizarrako Kartzelako zubian: Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatuko da Iruñean ekainaren 13rako iragarri den Euskaltzaleon Martxan.
EUSKALTZALEON MARTXA
Azken hamarkadetan berreskurapen ziklo bat gertatu den arren, gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dizkiguten datuak eta ikerketak. Zailtasun horiei erantsi behar zaio euskararen biziberritzearen aurka bizi dugun oldarraldi antolatua.
Hala era, posible da euskararen biziberritzeari bultzada ematea, pizkunde berri bat eragitea, horretarako ezinbestekoa da euskaltzaletasunaren giharra indartzea. Horretara dator, datorren larunbateko, ekainaren 13ko mobilizazioa. 17:00etan, Iruñeko 3 puntu ezberdinetan bilduko gara: Antoniutti, Runako Parkea eta Askatasun Enparantza. Hiru zutabeak Gazteluko Plazan elkartuko dira, bukaera ekitaldi berezi batekin.
Euskal Herri osoko euskaltzaleak gaude deituta Euskaltzaleon Martxan parte hartzera.
Lizarrako euskaltzaleen argazki honekin ere, gure atxikimendua adierazi nahi dugu eta Lizarraldeko herritarrak animatu datorren larunbatean parte hartzera; zoritxarrez, hemen ere, makina bat baitira ditugun aldarriak.
Zabalpena egin ahal baduzue:
- Hitz egin ingurukoekin, animatu, kontatu…
- Zabaldu Pizkundea.eus mezua
- Kartela jarri zure herrian, lantokian, ikastetxean…
- Argazkia sare sozialetan igo #EuskaltzaleonMartxa edota #EuskarazBizitzeko traolak erabiliz eta (@kontseilua) etiketatuz.
Eskerrik asko etortzeagatik eta larunbatean denok Iruñara!
« Jabetu · Ahaldundu · Antolatu · Jabetu » Euskaltzaleon garaia da!
- Hizkuntza eskubideak urratu bazaizkizu, salatu Euskararen Telefonoan. Kafe bat hartu nahi baduzu, hitz egin Bagarako jendearekin. Saretu, partekatu, ez eraman mina etxera bakarrik.
- Eskualdeko euskarazko aisialdi eta Kulturan parte hartu: kotarro.eus/agenda






