Asteazkenean Estellerriko toponimia Lizarrako Kultur Etxea

Euskaltzaindiaren Nafarroako Ordezkaritzak antolatu du Oier Morrasek emango duen Estellerriko toponimia hitzaldia. Ekainaren 10ean izango da, 18:30ean, Frai Diego kultur etxean.

Oier Morras Estellerriko euskarari buruzko tesia egiten ari da NUPen eta Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko kide da. Hortaz, Estellerriko toponimo batzuen jatorria izango du hizpide, eta bertan euskarak historian zehar jasan duen galeraren gaineko zenbait azalpen ere emango ditu.

Aurreko artikuluaAsteartean herri argazkirako deialdia: Euskaltzaleon martxa!
Hurrengo artikuluaLarunbatean Kulturaz Mintza eta Euskaltzaleon martxa