IGBO gomendioa: ZALDI BAT, Maddi Ane Txoperena Iribarren. TXALAPARTA, 2026
Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. Zaldi bat aurkituko du han: grisa, marroia baino gehiago. Ez edozein zaldi. Errepidea garbitzen ari den gizon bat, ustekabeko karta joko bat, pilota partida baten ondorena, ligatzeko jarraibideak, denboran poteatzen duen bisita gidatu bat, autopsia poetiko bat eta hainbat gai esentzial aterako zaizkio bidera Mirenen ahots zatikatuari: heriotza, dolua, maitasuna, espiritualtasuna, eromena, amatasuna, eta, batez ere eta denaren gainetik, laguntasun kontraerranezko bat.
Hau Txoperenaren hirugarren nobela da.
“Ene baitan bizi da” (2020)
“Ez erran inori” (2022)
(INO LIBURUDENDA)




