Ostiral eta larunbatean Lizarrako Eguna. Egitaraua

Datorren ostiral eta larunbatean, apirilak 24 eta 25, Lizarrako eguna ospatuko da Lizarran. Aiztondeta elkarteak antolatzen du eta hala dio: “Lizarrako eta merindadeko jende guztia elkartzen den eguna da, urte osoan zehar, egunez egun, gure hiria eta eskualdean elkartasuna, memoria etb. landu eta hau herri bizia izan dadin lan egiten duen jendea elkartzen den eguna“

Lizarrako Eguna, egitan, bi egun izanen dira non kirola, otorduak, kontzertuak eta tailerrak egonen diren giro onean gozatzteko.

Egitaraua:

  • Ostiralean 18:00etan pilota partidak eta txokolatada San Migel auzoko errebotean. 20:00etan omenaldia Lizarrako hiru kolektibori: La Bota Peña, Mendizale
    Elkartea eta Larraiza Dantzari Taldeari. Ekitaldi xumea izango da, eta tailu bat emango zaie, egindako lanaren oroigarri eta aintzatespen gisa. Aita Hilario Olazaran txistulari taldeak joko du eta Larrain Dantza dantzatuko dugu ekitalditxoari bukaera emateko.
  • Larunbatean goizeko 9:00etan hasiko da Santiago plazatik Peñagudara/Aiztondetara igoz. Plaza berean, 11:00etatik aurrera, Lizarraldeko hainbat tailer eta kolektibok euren ekimen, borroka eta helburuen berri emango dute (Euskara, ekologia, kultura…). Kuadrillen arteko herri kirol txapelketaz ere gozatuko dugu tarte horretan.
    Larunbatero Foru Plazan egiten den palestinaren aldeko elkarretaratzea Santiago Plazan eginen da asteburu horretan, 13:00etan, eta herriko bi artista esanguratsuek palestinarren omenez mural bat eginen dute zuzenean.
  • 15:00etan bazkari herrikoia eta bingo musikatua. Ondoren, 18:00etan kalejira eta 20:00etan kontzertuak: Argelio Jr y los que son van eta Trikidantz taldeekin.

Aiztondeta elkarteak gonbita egiten die Lizarrako eta Merindadeko jende guztia belaunaldien arteko jardunaldi herrikoi batean parte hartzera, partekatzeko, ezagutzeko eta, batez ere, gozatzeko.

Aurreko artikuluaAsteburuan zinema euskaraz: Maracuda
Hurrengo artikulua2026-2027an zenbat ikasgela Lizarrako D ereduetan? Hiru edo lau?