Zinema: Evolution

Otsailaren 14 eta 15ean zinema euskaraz Lizarrako Los Llanos Kulturagunean: Ebolution. Familia osoarentzako animaziozko komedia da, irudimenez, umorez eta abenturaz betea. Zer gertatuko litzateke animaliak gizakiagoak balira? Eta gizakiak animalien antza hartuko balute?

Bi saio izanen dira, larunbatean eta igandean 17:05ean. Sarrerak online eta txarteldegian har daitezke, baina adi! Aldi berean film bera emanen baita baina gaztelaniaz. Euskara aukeratu!

SINOPSIA: Substantzia estralurtar batek Zoe-ren eta bere maskota exotikoen DNA nahasten dituenean, erabateko abentura dibertigarria piztuko da: gizakiak animalia bihurtuko dira, animaliak gizaki, eta guztiek bat ein beharko dute mundua salbatzeko!

Aurreko artikuluaOtsailaren 13an Palokien kalejira Lizarran
Hurrengo artikuluaEgunean Behin lehia, euskara sustatzeko tresna TEDERren