Villatuertako Sortzen-en aldetik ondoko mezua jaso dugu gaur:
|
Datorren astelehenean (hilak, 8), arratsaldeko 18:00etan, Villatuertako ahalik eta lagun gehien bildu nahi ditugu, “familia argazki” baten bitartez, apirilaren 21eko festarekiko babesa irudikatzeko. Era berean, prentsaurreko bat egingo da, ofizialki festa aurkezteko. Deialdia luzatzen dizugu, zuk ere zure inguruan (lagunak, familia, lankideak, etab) zabaldu dezazun.
Anima zaitez eta parte har ezazu!! Eskerrik asko |




