Osteguneko Lizarrako udalbatzako gai-zerrenda: euskararen ordenantzak

udalbatzaren gai-zerrenda

Bihar osteguna, 13:00etan hasita, Lizarrako Udaleko udalbatza ospatuko da. Bertan, hainbat gairen artean (20 puntu daude gai zerrendan) bi euskararen ordenantza bozkatuko dira. Hamaseigarren puntuan dugu “UPN alderdiaren proposamena hasiera batez onesteko Ordenantza, Estella-Lizarrako Udal Esparruan Euskararen Erabilera eta Sustapena Arautzen dituena” eta hamazazpigarren puntuan aldiz “PSN, Nabai, NEB, Bildu eta Aralar alderdien proposamena hasiera batez onesteko Ordenantza, Estella-Lizarrako Udal Esparruan Euskararen Erabilera eta Sustapena Arautzen dituena“.

Honek, gogoratuko duzuenez, lehendik ere albisteak utzi ditu blog honetan. Horrela hor izan dugu martxoaren 29an, urtarrilaren 31n eta abenduaren 21ean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena