Datorren larunbatean Olentzerok eta Mari Domingik haurren gutunak jasoko dituzte, ohi bezala Larraiza aterpetxean. Familiak Irantzu monasterioko aparkalekutik abiatuko dira, 9:30ean, eta Larraizara iritsitakoan gure izaki mitologikoei harrera egingo zaie eta ondotik hamaiketakoa hartuko dute. Gogoratu! txokolate beroa nahi duzu? ekarri edalontzia etxetik!




