Larunbatean bisita gidatua Gustavo de Maeztun: Solana grabatzaile

Datorren larunbatean, abenduak 14, goizeko 11etan euskarazko bisita gidatua Gustavo de Maeztu museoko aldi baterako erakusketan: «Solana. Grabatzailea. Bildumak MAPFRE Fundazioa»

Solanaren obran ez dago zentzu kritiko edo erregenerazionistarik txikiena ere. Aitzitik, gogoko dituen gaien bidez, errealitate ilun bat erakusten digu, non naturaltasun handienarekin mugitzen dela dirudien: prozesioak, maskarak, bitrinak, traperoak, bodegoi bitxiak, barruko ilunak edo bizitzako emakumeak. Informazio gehiago Gustavo de Maeztu museoaren webgunean.

Erakusketa honetarako sarrera doakoa da eta asteartetik larunbatera bisitatu daiteke, 9:30etik 13:30era; igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena