Asteartean 17:30ean liburutegian: Letrekin dantzan (3-8 urte)

Irakurri, Gozatu, Bertan erosi eta Oparitu kanpainaren barruan, Letrekin Dantzan. Asteartean 17:30ean Lizarrako liburutegian (goiko solairuan). Adina: 3 eta 8 urte artean. Iraupena: ordubete inguru. Sarrera librea, bete arte (25 haur, gehienez). Kontalaria eta dantza eragilea: Haizea Loira.

Haur literaturaren bost libururekin josten den emanaldi bat da. Bertan, bost ipuinen haria ehuntzen duen istorio bat kontatzen da musikaz eta dantzaz lagundurik. Haurren irakurzaletasuna eta liburuekiko zirrara bultzatzeko ipuinak liburuaren euskarri fisikoaz lagundurik kontatzen dira, aldi berean ilustrazioek kontakizuna apaindu eta haurraren iruditeria kitzika dezaten. Emanaldi osoan zehar kantuek eta dantzek berebiziko garrantzia dute, haurrak, entzuten dituen istorioak gorputz adierazpenaz eta kantuz senti ditzan. Ipuin kontalaria, musika tresna desberdinez baliatzen da emanaldian zehar, ipuin, kantu eta dantza bakoitzari egokitzen zaion tresna erabiliz.

Aurreko artikuluaIrakurketa gomendio berria: “112 poema”
Hurrengo artikuluaLarunbatean egun osoko egitaraua: Lizarrako eguna