Ba al zenekien Lizarrako lehen euskara-eskola arautuak noiz eta non izan ziren? 1970eko Lizarra Ikastolan? Lehen euskara eskolak Lizarran, itxiera, erbestea… Akaso 1933-1936ko Errepublika garaiko ikastolaz ari gara?
Bada, ezaguna ez den arren, ez: lehen euskara eskola arautua kaputxinoen eskola serafikoa izan zen. Seminaristen eskola honetan, 1903tik 1906ra bitarte, euskara eskolak eskaini ziren. Lehen ikasturtean astean saio bat, ondoren bi.
Are gehiago, eskolaren lema “Instaurare in Christo Euskeriam” zen eta ekimen honen bultzatzaile sutsua Evangelista de Ibero kaputxino pedagogoa izan zen. Berau, 1907an erbesteratu zuten Híjarko komentura (Teruel) eta han hilko zen bi urte geroago. Sakondu nahi izatera, hemen Manuel Irujori 1955ean idatzitako gutuna, non idazleak Evangelista de Iberok jasandako zigorrari buruz hausnartzen duen.
Hemen, aldiz, Tarsicio de Azconaren dokumentua, non, besteak beste xehe-xehe aztertzen dituen Eskola Serafikoaren funtzionamendua, araudia, eta euskarari ematen zitzaion garrantzia handia: “Para esto se procurará infundir en el ánimo de los seráficos (seminaristas) un férvido entusiasmo por todo lo que a Euzcadi se refiera, y no se perdonará medio de enseñarles la geografía, la historia y, sobre todo, la lengua hermosísima de los hijos de Aitor.”
Badirudi bertan Oteiza Ciriza Museoa eta parke eskultorikoa eginen dela, lehen harria 2023ko urriaren 26an jarri dute. Gertutik zaindu beharko da proiektua, Lizarran eraiki zen azken museoan, Karlismoaren Museoan, urte luzez egon baitzen euskara guztiz bazterturik.





