Erakusketa berria Karlismoaren Museoan: Lurrak hitz egingo balu…

@culturanavarra.es

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Karlismoaren Museoaren aldi baterako erakusketa berria inauguratu du Karlismoaren Museoan: ‘Lurrak hitz egingo balu… Bigarren Gerra Karlistaren arkeologia Nafarroan’. Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologian doktore Iban Roldan Bergaratxeak gidatutako erakusketa hau 2024ko apirilaren 7ra arte egongo da zabalik.

Erakusketa 6 ataletan egituratuta dago:

  1. Lehena museoko patioan: “Historia eta arkeologia-metodologia”. Horretan indusketa arkeologiko bat irudikatzen eta azaltzen da.
  2. Bigarrena, “Duela gutxiko arkeologiak”.
  3. Hirugarrena, “Arkeologia bigarren gerrate karlistan”.
  4. Laugarrena Abartzuzako batailari buruzkoa da.
  5. Bosgarrena “Gotorlekuak gatazka bitartean”, batipat Asturiasko Printzesa gotorlekua Villatuertan.
  6. Seigarrena “Hondarea eta memoria”

Bisiten ordutegia

Sarrera doakoa da eta Museoaren ohiko ordutegian dago ikusgai: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igandetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara. Erakusketa ikusgai dagoen bitartean, Karlismoaren Museoak hainbat jarduera antolatuko ditu bere webgunean iragarriko direnak. Ohikoa denez, Museoak erakusketaren katalogo bat argitaratuko du, eta Karlismoaren Museoko dendan eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean eskuratu ahal izango da.

Iban Roldan Bergaratxea (Lizarra, 1992)

Historian lizentziatura eta Arkeologian doktoretza ditu, biak Euskal Herriko Unibertsitateak emandakoak, “Bigarren Karlistaldiko arkeologia Nafarroan. Ikuspegi bat erregistro materialetik”; 2021ean defendatu zuen.

Karlistaldietako arkeologiari buruzko hainbat artikulu zientifiko idatzi ditu. Nafarroan hainbat kanpaina arkeologiko zuzendu ditu, besteak beste, Abartzuzako gudu-zelaia, Arandigoiengo San Joan gotorlekua eta Villatuertako Asturiasko printzesa gotorlekua. Era berean, Araban, Laudion dagoen lehen karlistaldiko Castillozar gotorlekuaren kanpainan parte hartu zuen, eta Aragoin, Belchiteko lubakiz beteriko zelaian, Espainiako Gerra Zibilaren testuinguruan.

Aurreko artikuluaNafarroako Bertso Txapelketa: larunbatean Vianan
Hurrengo artikuluaUrriak 20, ostirala, Identitarteak antzezlana Lizarran