Lizarrako herri inauteriek Egaren bazterrak “erraustu” zituzten. Ikazkinek, sorginek eta bestelako izaki basatiek landatik karrikara egin zuten jauzi eta Akerren laguntzarekin Natura ekarri zuten asfaltoaren erresumara!
Herri inauteriek urteen eta lanaren poderioz magnitude berri bat hartu dute. Frontoiko herri bazkarian 600 lagunetik gora, kalejiran gero eta gurdi gehiago, bide bazterrak beteta… kaos xarmanta karrika eta plazetan.







