“Urteak bete, abenturak bizi!” ia beteta

Datorren asteazkeneko pailazoen emanaldia ia beteta dago, 17:00etan Los Llanos Kulturagunean. Porrotx eta Marimototsen “Urteak bete, abenturak bizi!” ikuskizun berria Lizarran. Ospakizun urtea dute sudurgorriek eta lagunekin partekatu nahi dute. Euskal Herriko haur, gazte eta familia guztiekin gozatuz, herriz herri abiatu dira Panpoxa furgonetan irriz, kantuz eta dantzaz. Azken 34 sarrerak eskuragarri (igande arratsaldeko datua).

Aurreko artikuluaAgate Deuna 2023
Hurrengo artikuluaLarunbatean herri inauteriak