Datorren igandean, urtarrilak 30, «Aioko» txotxongilo-itzal antzezlana izanen dugu Oteitzako kultur etxean. Saioa 17:00etan hasiko da eta adin gomendatuta 4 urtetik aurrera. Emanaldiak 55 minutu inguru iraungo du eta aukera dago aldez aurretik erreserba egiteko, izan ere eserleku kopurua mugatua da: euskara puntu irantzu a bildua puntu com. Antzerki konpainia: Zurrunka Teatro.
Sinopsia: Aioko garai batean irla alai bat izan bazen ere, aspaldian iluntasunak bertako biztanleen bihotzak hartuak zituen. Biztanleek, ez dute gogoratzen haien herria oparoa izateko aniztasunak duen balioa. Naturarekiko errespetua ahaztu dute eta baita bizitzaz gozatzeko denbora izatearen garrantzia ere. Dohain oso bereziak dituzten Azkartxin eta Moteltxin izango dira istorio honetako protagonistak. Abentura, sorpresa, Geinu eta itzalak, argiz eta emozioz beteriko itzal ugari, aurkituko ditugun bidaia fantastikoa izango da. Elkarbizitzaz hausnartzeko aukera paregabea, gertuko hizkuntzan, era atsegin eta dinamikoan, familian ikasi eta gozatzeko.
Informazio gehiago hemen.




