Datorren larunbatean Olentzerok ohitura ederra berreskuratuko du, Larraiza aterpetxera etorriko da Mendizale Taldearen eskutik haurren gutunak jasotzera. Hala, goizeko 9:30ean irtengo gara Irantzu monasterioko aparkalekutik eta ibilaldiak ordubete inguru iraungo du.
Ondoren, 10:30ean hamaiketako goxoa izanen dugu Larraizako aterpean bertan. Adi! ze Olentzerok eskatu digu edalontzia etxetik eramateko. Azkenik, musikarekin gozatu eta gutunak Olentzerori eman ondoren, beheraka abiatuko gara eta bazkalordurako etxean izanen gara.
Eguraldia txarra balitz, adi Lizarrako Mendizale Taldearen weborriari, plan aldaketa izan liteke eta. Izan ere, beste urte batzuetan, eguraldia lagun izan ez denean, Olentzerori harrera egin izan zaio eta gutunak eman izan zaizkio Abartzutzako pilotalekuan.




