Errobi euskaltegiko barnetegia Lesakan. Argazkiak eta bideoa.

Lesakan barnetegia

Joan den otsailaren 1, 2 eta 3ko asteburuan Izarbeibarko Errobi AEK euskaltegiak barnetegia egin zuen Lesakan. Ohi bezala, ostiral arratsalde-gauean abiatu ziren eta bertako aterpean hartu zuten ostatu. Larunbateko klaseak eta parranda bertako taberna batean egin zituzten… esanguratsua klasea taberna (itxi) batean egitea, ezta?

Dakizuenez, barnetegiek ezinbestean jolasak dituzte ardatzetako bat eta berauek egiteko herriko kiroldegia erabili zuten. Guztira 50 bat lagun joan ziren barnetegira, irakasleak eta ikasleak tarteko. Momenturik onenetakoa larunbata gaua izan zela ematen du, bertan taldeka mozorroa jantzi zuten denek. Adibidez, Mañeruko taldea kotxe-garbitzaile tunel baten moduan ikusgarri zeuden. Afarian nahikoa ez eta kalean ere kotxeak garbitzen hasi ziren, ikusi bestela bideo hau. Beste momentu gogoangarria izan genuen bertako dantza-tradizionala egiten saiatu zirenean errekaren ondoan …

Argazki galeria txikia ikusteko klikatu hemen.

Aurreko artikuluaOstiraleko bakarrizketa saioa, gazteak protagonista
Hurrengo artikuluaEuskarazko mendi txangoa elur-ekaitzaren artean. Argazki galeria