Garesko ostiraleko mintza-taldea dugu argazkian agertzen den hau. Ikus daitekeen moduan egun ezin hobea aukeratu zuen dinamizatzaileak bisitan joateko izugarri goxoa zen pastel-puddinga prestatu baitzuten! Bestetik, argazkian ezkerretara dugu Alberto faltan izan genuen joan den urte-bukaeran, oporretan eta bisitan joan baitzen hilabetez. Ezetz asmatu nora joan zen. Arrasto batzuk:
1)Oso produktu min baten izena dauka herrialdeak.
2)Oso herrialde luzea dugu.
3)Gobernuburu (eta sarraskigile-gaizkile) izan zuen pertsonaiak, ia izen bera du literaturan oso ezaguna den pertsonaia gezurti batekin.
Nora joan zen Alberto?




