Korrika Kulturalaren olatuak gure eskualdea zartatu du eta jarduerez lepo utzi digu egutegia; hainbeste, non ez diren kabitzen! Elurrak Nafarroako iparra eta gure eskualdea hartu duen honetan, euskarazko jarduerak ere mara-mara arituko zaizkigu datozen asteotan. Aurrerapen moduan, asteburu honetan bai Garesen zein Lizarran izanen diren ekimenak jarraian dituzue (asteburuko jarduera hauek antolatzeko ezinbesteko izan dira Garesko Udala eta Garelako euskara elkartea zein Lizarrako Basaula elkartea eta Mendi-taldea … eta barkatu norbait ahaztu badut!):
Garesen | Lizarran |
Haurrentzako ipuin kontalaria. Ostiralean, 17:30ean Garesko liburutegian |
Korrika aurkezpen-askaritxoa Larunbatean, 20:00etan Lizarrako Basaula elkartean |
Korrika aurkezpena/bertso afaria Garesen larunbatean 20:00etan Korrika aurkezpena Vinculo Etxean 21:00etan Gaita-bertsopoteoa 22:00etan bertsoafaria Gomazin elkartean |
Haurrekin mendi irteera Ioar aldera Igandean, 10:00etan Kanpezuko ibernalo baselizatik 3h txangoa |