Bardoen finala ate-joka dugu, hilabete bukaeran izanen da martxoaren 28an, eta sarrerak eskuragarri daude jada online eta Lizarrako bi lekutan: Ikastolan eta AEKn. Batetik, finalerako sarrerak ditugu eta, bestetik, egun horretan bertan Bardoen txapelketari amaiera emanen dion afarirako txartelak.
Sarrerak 12 euroan dira (7>16 adin bitartekoek 8 euro) eta afaria, aldiz, 22 euro. Adi! Afariko txartelak martxoaren 22ra arte eskuratu ahalko dira.




