Lokitzaldeko euskararen eguna Antzinen: herri kroserako izen ematea zabalik

Lokitzaldeko euskararen eguna apirilaren 4an ospatuko dute Antzinen eta, besteak beste, sei kilometroko herri krosa antolatu dute. Izen ematea zabalik dago eta herrikrosa.eus atarian egin dezakezue. Hona hemen egitarau osoa:

  • 10:30ean dortsal banaketa eta 11:30ean helduen lasterketa (6,2 km, www.herrikrosa.eus). 12:15ean haurren lasterketa.
  • 12:45ean pintxopotea. 13:15ean D ereduari omenaldia. 13:30ean trikipoteoa.
  • 15:00etan bazkaria. 16:30ean bazkaloste girotua.
  • 18:00etan umeentzako ipuinak.
  • 19:00etan Trikidantz.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena