2020ko Lizarrako Nafarroa Oinezaren logoa eta leloa aurkeztu dute

Aste honetan 2020ko Lizarrako Nafarroa Oinezaren logoa eta leloa aurkeztu dut. Leloa Hegan Oinez izanen da eta hainbat irakurketa ditu: Batetik, erreferentzia egiten dio denboraren joan-etorriari, oinez hasi eta hegan egiteraino; bestetik, gogoa eta adimena aske eduki nahi ditugula adierazten du, eta era berean oinak lurrean, ongi errotuta dauzkagula erakusten du; gainera, begirada etorkizunean jarrita daukagula adierazi nahi da, baina iragana oroituz eta aitortuz; eta bai, Lizarrako Ega ibaiari ere keinu bat egiten dio.

Logoa, berriz, leloaren osagarria da. Txoria. Hegan egiten duena, eta baita oinez ere. Txori desberdinak, gainera, Lizarra Ikastolaren aniztasunaren eta inklusibitatearen adierazgarri.

Aurreko artikuluaGo!azen antzezlanerako sarrerak salgai ostiralean
Hurrengo artikuluaErrotulagailuaren marra lodia ala lumaren lerro fina