BANTZALDIA: AIKO taldea eta Lizarrako Musika Banda. Gaur Lizarran

Gaur larunbata, uztailak 29, 20:00etan Foru plazan: BANTZALDIA. Aiko taldearen eta Lizarrako Musika Banda elkarrekin, Udalak antolatuta, galdu ezin duzun ekitaldi paregabea larunbata arratsaldean punta-puntako euskal dantzekin gozatzeko.

AIKO Taldeari buruz:

AIKO Taldea (www.AIKOtaldea.eus) musikariz eta dantza maisuz osatutako elkarte kulturala da, eta duela 10 urtetik musika eta dantza tradizionalaren ondare zabala hedatzen eta ezagutarazten eta erromerien izpiritu herrikoia berreskuratzen ari da lanean, dantzarako espazio berriak sortuz eta gero eta talde zabalagoa inplikatuz. Taldearen bokazioa “modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea” eta pasio hori ahalik eta pertsona gehienei helaraztea da.

AIko

Euskal Herri osoan eskainitako erromeria, ikastaro, tailer eta emanaldi ibiltari kontaezinekin batera, taldearen jarduera ez da zuzeneko emanaldietara mugatu. AIKO Taldeak dantza egiteko musikaz osatutako 10 disko argitaratu ditu, eta kultura herrikoiaren ondarea ikertzeko eta hedatzeko beste zenbait ekimenen protagonista izan da, “Fasioren Mendea” (Bonifazio Arandia musikari arratiarraren bizitzari eta lanari buruzko lan zorrotza) edo “Urraska-Dantza jauziak Sagasetaren bidetik” (jauziak izenekoen errepertorio osoaren multimedia bilduma), edo jotari omenaldia eskaintzen dion Jotamentala´ dokumentala, adibidez.

Aiko

Lizarrako Musika banda, aldiz, 1993an sorturiko Lizarrako kultur elkartea dugu. Hemen

Aurreko artikuluaJaietan Kargak&Deskargak: Kaleko bertso-musika ibiltaria
Hurrengo artikuluaBideoklipak, musika hautaketa: astearteko Gazte Gaua Lizarran