Irakurle Kluba: liburuak eta literatur solasaldia

Ohikoa den bezala, Lizarrako irakurle klubak seihileko honetan iraikurriko dituzten liburuen berri eman digu. Orain arte Josetxo Azkonaren Koilara bete hitz eta Urt Zubiaurreren Izenik gabeko lurrak irakurriko dituzte.

Hemendik aurrera, aldiz, lehena urtarrilaren 25ean Uxue Alberdiren Jenis Joplin izanen dugu; jarraian, Pere Caldersen Hemen du atseden Nevaresek, otsailaren 22an. Hilabete bateko atsedenaldiaren ondoren, Aste Santua dela eta, apirilaren 26an Joaquim Machado de Assis-en On Casmurro. Azkenik, eta ikasturte hau amaitzeko, Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia. Azken honekin idazlea ere etorriko zaigu Lizarrara, aukera aparta beraz liburu bikaina irakurtzeko eta honen gaineko solasaldia izateko egilearekin. Apuntatu azken data hau: maiatzak 31.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena