Datorren larunbat eta igandean, abenduaren 7 eta 8an, zinema estreinaldia Los Llanos Kulturagunean: SuperKlaus. Bi saioak 17:30ean, baina adi! aldi berean beste areto batean gaztelaniaz egonen baitira, aukeratu euskara! Sarrerak 5.5 euroan online eta txarteldegian. Akzio eta abenturetako marrazki bizidunak, 88 minutuz.
Sinopsia. Buruan kolpe handia hartu ondoren, Santa Klausek uste du SuperKlaus dela, film-saga ezagun bateko superheroia. Horrek kaosa sortzen du Ipar Poloan, eta Fafnir jostailu-fabrikatzaile zekenak egoera aprobetxatuko du Santaren tailerraren kontrola hartzeko. Asmo gaizto horiek desegiteko gai izango diren bakarrak Billie neskato azkar eta ausarta, C.A.R.L. robota eta Leo elfoa dira. Gabonak salbatzeko gai izango al dira berandu baino lehen?
SuperKlaus trailerra: