Ines Bengoa ipuin kontalariaren hitzetan “Ba al da gizon edo emakumerik zalantza hau inoiz izan ez duenik?“. Nik behintzat, blogari honek, tarteka zalantza hori izan dut bada. Inesek jarraitzen aitortzen digu: “Nik askotan galdetu diot hau neure buruari nik neuk ere ez dakidalako zer daramadan poltsoaren barruan. Egun batean, arnasa hartu, poltsoa heldu eta mahaiaren gainean hustu nuen. Oooooooh… Hau ustekabea! Aurkitu nituen gauzak ez ziren “gauzak”, besterik gabe, nire barrua osatzen duten sentimenduak, beharrak, ametsak, irudimenak eta oroitzapenak baizik. Azken finean, poltsoan neraman guztia nire bizitzan oso beharrezkoa nuela deskubritu nuen.”
Emakumeek poltsoan zer daramaten ezagutu nahi baduzue, badakizue: ostiral honetan, urriak 4, 22:00etan Lizarrako Gaztetxean. Helduentzako ipuin sorta hau Pinupe Gaztetxeko XI. urteurrenaren harira antolatu da.




