“Zer da maitasuna?”, Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloaren Slogan lehiaketa

Slogan lehiaketa irudia

Lehiaketa honetan parte hartu ahal dute 14 urtetik goitiko hiritarrak, euskaraz zein gaztelaniaz eta gehienez hiru esaldi aurkeztu ahalko dira. Irabazlearentzako saria zinemarako bi sarrera izanen dira, bi krispeta pakete eta bi freskagarri. Esaldiak hartzeko epea 2013ko otsailaren 13an amaituko da eta emaitza 15ean plazaratuko da. 2012ko lehiaketako slogan irabazleak: “Maitasunean itsuak, bizitzan eutsiak” eta “Muxu batean jakingo duzu isildu dudan guztia”.

Esaldiak helarazteko: areadelamujer@estella-lizarra.com epostan, 94854827 telefonoan, blogean edota facebookeko kontuan. Esaldiekin batera izen deiturak eta telefonoa zenbakia bidali beharko dira.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena