Joan den larunbatean Korrikak euskara ikasle guztiak omendu nahi izan zituen Usurbilen. Bertan egon ziren, besteak beste, albistea iragartzen duten Iñaki Perurena, Karlos Argiñano ea.-ek. Lizarraldetik eta Izarbeibarretik ere autobus bana igaro ziren Usurbilera bidean, 30 bat lagun Lizarra eta Lodosatik eta beste 6 bat Izarbeibarretik. Eguna goxo hasi zen, euriak ez baitzuen goiza zapuztu eta Txotx erraldoiarekin batera bertso-saioa dibertigarria izan genuen. Ondotik pintxoak, musika, dantzaldia … eta gauean Esne Beltzaren kontzertuaz gozatu ahal izan genuen. Informazio gehiago, Berria egunkarian.
Argazkian, Lizarraldeko lau euskara ikasle, ikastolako bi, euskaltegiko irakasle bat, hiru mintzakide … eta sei lagun besterik ez dira! Argazki gehiago ikusteko, jarraitu irakurtzen.
Omenaldi ekitaldia herriko frontoian
Argazki galeria ikusteko klikatu hemen.