Urtea goxo bukatzeko, euskaltegiko bi ikasle eleanitzi bideo-elkarrizketa

Euskararen Ginkana dela eta Lizarran talde bat sortu genuen. Horrela, astero proba bat egiten aritu gara eta guztira sei eginen ditugu. Horietarik hirugarrena gure inguruan euskaldun eleanitzak topatzea zen. Horretarako bi baldintza genituen, batetik euskaraz gain beste lau hizkuntza hitz egitea eta bideo bat grabatzea haiekin. Bideoan haien hizkuntza aniztasunaren jatorria azaldu behar zuten eta ondoko esaldia zekizkiten hizkuntzatan esan:”Kaixo! Hizkuntza aniztasunak aberatsago egiten gaitu.”

Lizarran Turismo bulegoko bi langileri (euskaltegian ikasle direnak) eta historialari bati (euskaltegian ikasle eta mintzakide aldi berean) grabatu genizkien bideoak. Albiste honetan topatuko dituzue Turismo bulegoko bi langileak, eta bideo osoa ikusteko gai bazarete, bukaeran ezusteko txiki bat. Besterik gabe, ZORIONAK eta urte berri on denoi!


elkarrizketan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena