Urriaren 19ko astelehenean dokumentala eta solasaldia: Kantauri

Lizarrako Udalak, Ingurumen Arloaren bitartez, Zinema eta Ingurumen ziklo berri bat jarri du martxan. Hiru saio izanen ditu zikloak, eta guztiak 19:30ean izanen dira, Los Llanos Kulturagunean; euro bateko sarrera izanen da, eta ondoren solasaldia egonen da film bakoitzeko taldekideekin. Nafarroako Filmotekaren laguntzarekin antolatzen da. Lehenbiziko dokumentala euskaraz proiektatutako da: ‘Kantauri’ dokumentala.

Urriaren 19an, astelehenean, hasiko da zikloa ‘Kantauri’ dokumentalarekin. Kantauri itsasoan barneratzen da, bere aberastasuna, biodibertsitatea eta bere urpean dauden ekosistemak erakusteko. Gainera, Kantauri proiektuak argazki erakusketa bat izango du, baita gida didaktiko oso bat, hitzaldiak izango dira, eta urriaren 19an Lizarran ikusi ahalko dugun dokumentala. Web orri honetan informazio gehiago topatu ahal izango duzue.

Dokumentalaren ezaugarriak:
Iraupena: 70 minutu
Zuzendariak: Xabier Mina Ederra eta Isaías Cruz Irujo. Gidoilariak: Xabier Mina Ederra eta Beatriz Iso Soto. Musika: Joseba Beristain

Sinopsia: Planetaren egungo egoerak gizartearen kontzientziazioa eskatzen du.
Kontserbaziorako interesak egoera baloratzen jakitea dakar, eta horretarako beharrezkoa da ezagutza izatea. “Kantaurik”, Kantauri itsasoko hondoaren aberastasuna erakusten digu, izaki bizidunen eta bizi diren ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak barne.

Aurreko artikuluaGau Beltzaren inguruko mikroipuin lehiaketa
Hurrengo artikuluaLarunbatean III. Txalaparta topaketa