Urriak 23 Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketa herrikoiak eta euszunba, kartela eta egitaraua

Kartela

Datorren urriaren 23an, ostiralarekin, Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketa eta euszunba herrikoiak ospatuko ditugu Lizarran. Honekin IV. edizioa dugu eta iaz bezala Autobus Geltoki ondoko Koroatze plazan izanen da. 16:30etik aurrera izen-ematea eta kamiseta salmenta (iazkoa arrakastaren ondorioz kamiseta guztiak agortu eta ilarak sortu ziren, aurten ordu bete eskainiz arropa salmenta eta izen ematerako espero dugu arinagoa izatea).

17:30ean lasterketa herrikoia eta ez lehiakorra. Aurten, bi lasterketa egin beharrean, bakarra eginen dugu haurrak eta helduak batera. 18:00etan euszunba saio izanen dugu, kirol pixka bat egiteko eta ondotik argazki herrikoia, txokolate beroa (haurrentzat) eta zozketa mundiala izanen dugu.

Oharra: eguna luzatu nahi duenak, jakin dezala Larraiza dantza taldearen eskutik 20:30ean Noraezean ikuskizuna izanen dela Los Llanos Aisialdi gunean.

Aurreko artikuluaMursegoren kontzertua, urriak 17, larunbata 20:00etan Lizarrako Maria Vicuñan
Hurrengo artikuluaErronka dokumentala Karlismoaren Museoan, urriaren 24an, Liburutegien Nazioarteko egunean