“Una imagen brutal” erakusketa Ekainen; Lorea Alfaroren azken lanak

Irutxuloko Hitza
(Irutxulo Hitza-tik hartutako irudia; June Crespo, Rosa Parma eta Elba Martinez Ekain galerian, Lorea Alfaro eta Elena Aitzkoa artisten irudiaren ondoan)

Irutxulo Hitzan kontatzen diguten bezala “Ekain arte galeriak bost emakume sortzaile euskaldunen lanak bildu ditu, Una imagen brutal izeneko erakusketan”, haien artean Lizarrako Lorea Alfaro. Erakusketan “eskulturak, koadroak, collage-ak, fancineak eta kamisetak” topa daitezke besteak beste.

Lorearen aldetik “Deus negresses ele ondoren izeneko eskultura eta Azala izeneko ikus-entzunezkoa” ekarri ditu galeriara. Eskulturaren osaketarako “aurrez erabilitako materialarekin osatu du, hain zuzen ere, mural bat egiteko erabili zituen plantillekin egin du eskultura, eta esaldiren bat irakur daiteke bertan”. Erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 4ra arte; honen berri zabalago izateko, jo Irutxulo Hitza-ko albistera.

Aurreko artikuluaEuskararen Eguna Antzinen, martxoak 15
Hurrengo artikuluaLizarra Ikastolak Keinu 14 aldizkaria argitara