Lizarrako festa txikien atarian gaude eta txosna txikien egitaraua aurkeztu dute, aurten bertan afaltzeko aukera egongo da ostiral eta larunbatean.
Maiatzaren 23tik 24era ospatuko dira. Ostiralean, 20:00etan ekitaldia eta txupinazoa izango da eta 23:00etan kontzertuei hasiera emango zaie: “Nublar”, “Streetwise” eta “Rossa Cannina” izango ditugu gure artean. Bukatzeko “DJ Gormitirekin” itxiko dugu.
Larunbat eguerdian, 13:00etan bermuta egongo da “Maddi” bakarlariarekin eta 14:30etan bazkari herrikoiari emango diogu hasiera. Bazkarirako tiketak Berri, Katxetas eta Ametsa tabernetan daude salgai. 17:30etan kalejira aterako da txosnetatik “Ardo Usaie” elektrotxarangarekin batera eta iaz bezala; 18:00etan, 95ko Kintarekin elkartuko gara Foru enparantzan. Espero dugu modu honetan jendetza batzea Lizarratik zehar eta Txosnetan soinu elektroniko paregabearekin bukatzen den ibilbidearekin. 20:00etan “Otzan” eta “Lis’J” DJekin jarraituko dugu jaia. 23:00etan kontzertuei hasiera emanen diegu: “Mirari”, “Cilantro” eta “Ostikoka”. Itxiera “Komando Sesera”-rekin.
Maiatzaren 23 eta 24an txosna txikiak Puy asteburuan.
Ostirala 23. 20:00etan ekitaldia eta txupinazoa. 21:00etan kontzertuak: Nublar, Streetwise eta Rossa Cannina. Itxiera: DJ Gormeti
Ostirala 24. 13:00etan bermuta Maddirekin. 14:30etan bazkaria. 17:30ean kalejira Ardo Usaierekin. 20:00etan DJ Otzan eta LisJ. 23:00etan Mirari, Cilantro eta Ostikoka. Itxiera: Komando sesera.
Streetwise (ostiralean):
Mirari (larunbatean):