Txokolipuinak bueltan dira, ostegun honetan, urriak 24, 17:30ean Alfonso Ugarte aretoa (Los Llanosen). Iaz bezala, denboraldi honetan Txokolipuinak ostegunean eta 17:30ean izanen dira eta sarrerak 2 euroan. Saioaren erdian haurrei txokolatezko ogitarteko txikia emanen zaie. Haurren adina: Haur Hezkuntza 3 eta Lehen Hezkuntza 1 eta 2. Gurasoak ezin izanen dira sartu. Antolatzaile: Garean euskaldunon elkartea.
Ohiko saioa hileko azken ostegunean bada ere, oraingo honetan astebete aurreratu da urriaren 31n Gau Beltza ospatuko delako.
Saio honetako ipuin kontalari: Maite Perez.