(Badira Bagara dokumentalaren trailerra)
Ostiral honetan aukera paregabea izanen dugu Argia ikastolaren egoeraren berri izateko. Dakizuenez urriaren 20an Nafarroa Oinez ospatuko da Tuteran eta, horren aitzakian, Ikus-entzunezko Komunikazioa burutu duten hiru gaztek 27 minutuko dokumentala ekoitzi dute. Gazte hauek ezin hobeki azaldu dute dokumentalerako propio egindako webgunean: Argia ikastola ikur da euskaldunentzat, zailtasunak bidelagun izan arren euskararen alde egiten baitu. 28 urte daramatza Erribera euskalduntzen eta ibilbide honetan emakumeak izan dira ardatz. (…) Badira Bagara proiektuak errealitate hori plazaratu nahi du.
Bihar ostirala, 20:00etan Lizarrako Gure Izkuntza elkartean Badira Bagara dokumentalaren emanaldia izanen dugu. Bertara Tuterako bi lagun etorrizko zaizkigu Argia ikastolaren eta Erriberaren egoeraren berri emateko eta galderak egiteko tartea ere izanen dugu. Saioak, osotara 45min inguru iraunen du.